130/21 Zirkularra 2021eko azaroaren 30a

“Bazkide agurgarria:

Mercabilbaorekin lankidetzan aritzea aurreikusi dugu, bere 50. urteurreneko jardueren esparruan, gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboa irudikatzen duen ekintza batekin.

“50 urte 50 errezeta” izeneko liburu berezi bat argitaratu nahi da, 5 €-ko prezioan saltzeko, zenbateko osoa Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat izango dalarik.

Horretarako, Bilbao eta Bizkaiko 50 sukaldarik parte hartu dute, hala nola: Eneko Atxa Azurmenditik, Zuriñe García Andra Maritik, Alexia Ballesteros Baserri Maiteatik, Dani García Zortzikotik eta Beñat Ormaetxea Jauregibarrikoa, Álvaro Garrido del Mina, besteak beste.

Liburua, euskaraz eta gaztelaniaz inprimatua izango da, Din A5 fitxa-formatu erakargarri batean, wire-o azaleztapenarekin, erabilera errrazteko.

Zuekin harremanetan jartzen gara zueen bazkideei gabon hauetan erretategi berezi hau modu solidarioan saltzeko laguntza eskaintzeko aukera aztertzeko.

Lankidetza-proiektu hau zuen interesekoa izango delakoan, zuen esanetara gauzkazue jarduera honen edozein puntu zehazteko eta bilera bat proposatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.”

Besarkada bat.

Scroll to Top