13/21 Zirkularra 2021ko urtarrilaren 22a

Bazkide agurgarria:

LABIk bi prebentzio-neurri berri ezarri ditu: udal-konfinamendua eta gehienez 4 pertsona elkartzea (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/66350-labi-incorpora-dos-nuevas-medidas-preventivas-confinamiento-municipal-agrupacion-maxima-personas ).

Indarrean jarraitzen du Euskadiko eta Lurralde Historikoko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren muga 22:00etan, eta jardueren etetea 21:00etan.

Era berean, ostalaritza 20:00etan ixteko ordutegiari eutsiko zaio, baita establezimendu horiek ixteari ere, 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan.

Aldaketa horiek jasotzen dituen Dekretua bihar, urtarrilak 23, argitaratuko da eta astelehenean, urtarrilak 25, 00:00etan jarriko da indarrean.

Besarkada bat.

Scroll to Top