123/21 Zirkularra 2021eko urriaren 25a

Bazkide agurgarria:

Joan den urriaren 13ko EHAAn Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko urriaren 5eko AGINDUA argitaratu zen, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2021eko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen duena, COVID-19ari aurre egiteko (MBT 2021) (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105218e.shtml).

 Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 90era arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da 40.000,00 eurotik gorakoa izango.

 Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da (larunbatean amaitzen denean, epea hurrengo astelehenera pasatzen da).

 Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Besarkada bat.

Scroll to Top