120/21 Zirkularra 2021eko urriaren 21a

120/21 Zirkularra 2021eko urriaren 21a

Bazkide agurgarria:

Atzoko EHAAn 2021eko urriaren 13ko AGINDUA argitaratu zen, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita 2021eko ekainaren 29ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira sektore pribatuaren kaudimenari eta zorpetzearen murrizketari laguntzeko autonomoei (enpresaburuak eta profesionalak) eta enpresei zuzeneko laguntzak emateko oinarriak, eta dagokion deialdia egin, eta eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzen baita  (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105345e.shtml).

Laguntza horren berri eman zen 38.21; 50.21; 79.21; 80.21; 82.21 eta 104.2 zenbakidun zirkularretan.

Eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki da: 2021eko urriaren 21eko 09: 00etan hasiko da, eta 2021eko azaroaren 9ko 12:00etan amaituko”. Eskaerak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/servicios/1200901.

Aginduak, gainera, eskaera sinplifikatzeko hainbat neurri eta kostu finkoei buruzko kontabilitate-irizpideak jasotzen ditu, eta horiek ezin izango dira jasanarazi. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptu berriak biltzen ditu:

 

  • Laguntzak estaltzeko epea lau hilabetez luzatzea: eskabidean gehitu ahal izango dira ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean sortutako zorrak (hornitzaileak, finantza-erakundeak, estali gabeko kostu finkoak, etab.), baldin eta ordaintzeko badaude 2021eko irailaren 30era arte.
  • 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean sortutako enpresa-jardueraren berezko kontabilitate-galerak ere sartzeko aukera.

 

Gainera, interesgarria da kontuan hartzea eskabide-kontzeptuak zabaldu daitezkeela, “2021eko irailaren 30ean eskaera egina duenak, eta agindu hau argitaratzen den egunean hura ebatzi gabe badago eta eskabidea osatu nahi badu, bi aukera izango ditu eskaeran enpresa-jardueraren garapenak eragindako kontabilitate-galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko: datu horiekin egindako eskaera osatzeko eredua betetzea, edo eskabide berri bat egitea eta han biltzea lehendik aurkeztutakoan bildutako datuak eta datu berriak. Lehenengo kasuan, eskabideak eutsi egingo dio ebazteko hurrenkeran hasieran betetzen zuen lekuari. Beste eskabide oso bat egiteak berekin ekarriko du lehen aurkeztutakoan automatikoki atzera egitea, eta aurkeztu den egunari dagokion ebazpen-ordena izatea.

Egindako eskaera baten ondoriozko laguntza ematen duen ebazpena duenak, laguntza horren zenbatekoa 8. artikuluan jasotako laguntza-muga baino txikiagoa bada, beste eskaera bat egin ahal izango du eskaera horretan jardueran izandako galerak sartzeko, eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko. Kasu horretan, eman beharreko laguntzaren zenbatekoak, jada emandakoarekin batera, ezin izango du gainditu aipatutako 8. artikuluan aurreikusitako gehieneko muga”.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio