119/21 Zirkularra 2021eko urriaren 21a

119/21 Zirkularra 2021eko urriaren 21a

Bazkide agurgarria:

Atzoko EHAAn 2021eko irailaren 29ko AGINDUA argitaratu zen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren 2021erako oinarriak onartzen dituena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2021/10/2105338a.ml).

Gure ustez, laguntza hori interesgarria izan daiteke elikagaien eta/edo altzarien sektoreari lotutako establezimendu eta elkarteentzat. Edozein enpresa jaso dezakete onura (ETE eta enpresa handiak), “elkarteak” eta “Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak”.

Aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software kostuetan % 60 eta 100.000 €arteko laguntzak aurreikusten dira honako hauetarako:

3.a.– Enpresei digitalizatzen hasten laguntzeko laguntzak. (…):

Diagnostikoak garatzea, soluzio digitalak ezartzeko.

Enpresan kudeaketa aurreratuko sistemak ezartzea, hala nola ERP (enterprise resource planning edo enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemak), business intelligence deritzona (negozio-inteligentzia), SMC, mantentze-lan prebentiboa, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa, etab.

Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (besteak beste CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioen ezarpena);

Merkataritza elektronikoa ezartzea: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B (business to business) proiektuak, B2C (business-to-consumer) proiektuak eta abar.

Telelana txertatzeko edo hobetzeko sistemak sustatzea, (…).

– Eskuratutako tresnak abian jartzeko beharrezkoak diren prestakuntza-jarduketak programatzea eta eskaintzea.

3.b.– Digitalizazio-fase aurreratuan dauden eta 4.0 teknologia txertatu nahi duten enpresetarako laguntzak. Diruz lagundu ahalko dira, besteak beste, honako jarduera hauekin lotutako jarduketak:

– Enpresen digitalizazio-egoeraren diagnostikoa, askotariko 4.0 teknologien ezarpen-maila baloratzeko.

– Mota hauetako azpiegiturak garatzea:

  • Plataforma txertatuak, biltegiratzeko, kontrolerako, alertak sortzeko, negozio-analitikako eta txostenak sortzeko oinarrizko funtzionalitateekin.
  • Datuak, kudeaketa-sistema korporatiboak eta enpresarako edo balio-katerako garrantzitsuak diren kanpo-datuak biltegiratzeko plataforma digitalekin osatzea.
  • Makina eta sistema industrial guztiak plataforma digitaletan txertatuz amaitzea.
  • Prozesu industrial guztietan zibersegurtasun-soluzio oso bat ezartzea: segurtasun-soluzioak gaitzea, gorabeherak eta arrotzak antzemateko eta horiei denbora errealean erantzuteko.

Digitalizazioa ekoizpen-prozesuan eta produktuen kontrolean:

  • Ikuskapen-sistemak eta sentsorika aurreratua eratzea.
  • Soluzio automatizatuak eta sistema robotikoak planifikatzea eta diseinatzea.
  • Prozesuko datu garrantzitsuak lortu eta txertatzea historikoen ekoizpena eta sorkuntza kudeatzeko plataforman.
  • Prozesuak optimizatzea, datuak tratatzeko teknikak aplikatuz (machine learning deritzona, etab.).
  • Prozesuen eta produktuen datuak digitalizatzea eta plataforman edo hodeian ostatatzea.
  • Gizakia-Makina interfazea (HMI) hobetzeko plan bat egitea eta abian jartzea, soluzio digitalen bidez (adib.: sentsoreak, tableta, etab.), langileen gaitasunak, prestakuntza (adib.: langile berriak), osasuna eta laneko segurtasuna hobetzeko, besteak beste.

Elikakatearen, zuraren katearen eta horien industriaren negozio-datuak analizatzea:

  • Datuak analizatzeko ereduak garatzea machine learningeko tekniken eta abarren bidez.
  • Ekoizpen-prozesua optimizatzeko eta produktuaren kalitatea, segurtasuna eta osotasuna ziurtatzeko aurreikuspen- eta agindu-ereduak garatzea: bai enpresaren barruko prozesuaren mailan (adib.: prozesuaren efizientzia hobetzea), bai balio-katearen mailan (prozesuen artean).
  • Enpresatik edo balio-katetik kanpoko datuak txertatzea, merkatuari, bezeroari, sare sozialei, klimari, inguruneari eta abarri buruzko datuak barne.

Katearen ekosistema/konektagarritasuna ezartzea/business intelligence:

  • Ekosistemako eragile guztiekin datuak partekatzeko eta ondoriozko IPR (jabetza intelektuala eta industriala) kudeatzeko plana definitzea.
  • Merkatuaren eta kontsumitzaileen eskariaren zaintza eta prospektiba, denbora errealean.
  • Hornitzaileekin, bezeroekin eta azken erabiltzaileekin –adibidez, kontsumitzaileekin– lehen harreman digitalak garatzea (esaterako, eskariaren araberako eskaeren automatizazioa).
  • Kudeaketa indibidualizatu eta proaktiboa duen eta bezero edo azken erabiltzailearengana (adibidez, kontsumitzailea) bideratutako arreta-sistema bat ezartzea.
  • Katearen gainerako mailekin, hornitzaile nagusien, bezeroen eta kateko beste eragile batzuen informazio-sistemekin osatzea.
  • Informazio partekatuaren trazabilitaterako, kalitate-kontrolerako eta subiranotasunerako sistema bat ezartzea.
  • Negozio-eredu berriak sortzea, datu adimendunen kudeaketan eta tratamenduan funtsatuta.
  • Elkarlaneko berrikuntzara, gardentasunera, komunikaziora eta abarretara bideratutako Open Data plataformak garatzea.

– Eskuratutako tresnak abian jartzeko beharrezkoak diren prestakuntza-jarduketak”.

 

Eskaerak https://www.euskadi.eus/servicios/1207201 helbidean egingo dira, azaroaren 22ra arte.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.