Bazkide agurgarria:
Gaurko EHAAk 2021eko irailaren 29ko AGINDUA argitaratu du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko dirulaguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105336e.shtml).
Hasierako azalpenean agertzen denez, “Bioekonomia jasangarritasuna kudeatzeko zientzia da. Natura-baliabideak modu efizientean erabiliz garapen sozioekonomiko jasangarria lortzea du helburu.
Europako Batzordeak aditzera eman duenez, «Europa ahalegin betean ari da, baliabideen erabileraren arloan ekonomia jasangarri eta efizientea lortzeko. Helburua da emisio urriko ekonomia berritzaileago bat lortzea, nekazaritza eta arrantza jasangarrirako premia eta guztientzat elikagaiak egotea eta industriak baliabide biologiko berriztagarriak modu jasangarrian erabiltzea ezkonduko dituena, biodibertsitatea eta ingurumen-babesa bermatzeaz bat».”
Beraz, gure ustez, laguntza hori interesgarria izan daiteke elikaduraren sektoreari lotutako establezimendu eta elkarteentzat eta/edo baliabide biologiko berriztagarriak erabil ditzaketenentzat; izan ere, “Agindu honen xedea bioekonomiaren eremuan berrikuntzako proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzetarako deialdia egitea da”. Horretarako, laguntza hauek ezarriko dira:
“1.– Jarduera bioekonomikoen proiektu pilotuak garatzeko laguntzak.
Dirulaguntza jaso ahalko dute bioekonomiaren eremuan balio-kate berriak sortzeko proiektu pilotuek, baldin eta jatorri biologikoko lehengaiak eraldatzen badituzte eta balio erantsia duten produktuak lortzea badakarte.
2.– Jarduera bioekonomikoen frogantza-proiektuak garatzeko laguntzak.
Dirulaguntza jaso ahalko dute bioekonomiaren eremuan balio-kate berriak sortzeko frogantza-proiektuek, baldin eta jatorri biologikoko lehengaiak eraldatzen badituzte eta balio erantsia duten produktuak lortzea badakarte”.
Horretarako, “pertsona fisiko edo juridikoak, beren forma juridikoa edozein dela ere“ eta nortasun “juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak”.
“Hauek izango dira diruz lagundu ahalko diren kostuak proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak garatzeko laguntzetan:
- a) Langileen kostuak: ikertzaileen, teknikarien eta gainerako laguntzaileen kostuak, proiektuan aritzen diren neurrian, betiere gastu hautagarrien % 60ko muga dutela.
- b) Zeharkako kostuak: diruz lagundu daitezkeen langile-kostuen % 15eko tasa finkoa.
- c) Tresnen eta materialen kostuak, proiektuaren iraupenaren araberako amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko mugarekin.
- d) Eraikinen kostuak, lursailak kanpo utzita, proiektuaren iraupenaren araberako amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko mugarekin.
- e) Proiektu pilotua edo frogantza-proiektua egitearen berezko eta ondoriozko kostuak: azterlanen, materialen, horniduren eta bidaien kostuak, proiektua gauzatzetik zuzenean eratortzen badira.
- f) Kontratu-ikerketei, jakintza teknikoei eta kanpo-iturrien lizentzia bidez erositako edo lorturiko patenteei dagozkien kostuak, betiere eragiketa erabateko lehiako baldintzetan egin bada, baita aholkularitza-kostuak eta ikerketa-jarduerari soilik bideratutako zerbitzu baliokideen kostuak ere.”
Eskaerak https://www.euskadi.eus/servicios/1083702 helbidean egingo dira, azaroaren 22ra arte.
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.