Bazkide agurgarria:
Gaurko EHAAk Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 DEKRETUA argitaratu du, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu dela adierazten duena eta normaltasun berri batean sartzeko neurriak zehazten dituena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105124e.shtml).
Arauak berehalako ondorioak ditu, eta orain arte indarrean egon den osasun-larrialdiko egoeraren amaiera deklaratzen du. Ondorioz, indarrik gabe geratzen dira “lehendakariaren irailaren 17ko 38/2021 Dekretuan aurreikusitako neurri guztietarako (…).
Neurrien eraginkortasuna galtzearen ondorioz, aldi berean berrezarriko da dekretu horretan aurreikusitako edo aipatutako jarduera bakoitza ohiko izaeraz diziplinatzen duen araudi oro, eta ezarritako murrizketa, debeku edo mugapen berezi eta espezifiko guztiak ezabatutzat joko dira”. Hau da, gure kasuistikarako edukiera- eta ordutegi-murrizketak ezabatzen dira.
Art. 5 Osasun Sailak osasun-neurriak berreskuratzeko agindua emateko aukera ezartzen du. Neurri berriak, honako agindu honetan zehazten direnak: AGINDUA, 2021eko urriaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren normaltasun berrian (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105125e.shtml). Aipatutako aginduaren eranskinetik ikusten dugu bere horretan jarraitzen duela:
- “Oro har, toki publikoetan, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzen saiatu beharko da, eta arreta berezia jarriko da esparru itxietan. Distantzia hori mantentzerik ez dagoenean, higiene-neurri egokiak hartuko dira kutsadura-arriskua prebenitzeko, (…).
(…) soluzio hidroalkoholikoa edo ura eta xaboia erabiliko dira.
- “Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute egunean zehar, bai eta lokalak irekitzean eta ixtean ere. Aireztapena mekanikoa bada, maximizatu egin beharko da kanpoko airearen sarrera, eta, aldiz, saihestu egin beharko da airearen birzirkulazioa. Aireztapen- eta klimatizazio-sistemek eraikinak eta lokalak mantentzeko gomendio ofizialak bete beharko dituzte. Era berean, aireztapena (ahal dela, naturala eta jarraitua) (…)”.
- “sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, erabilera publikoko edozein gune itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan. Aire zabaleko guneetan nahitaez erabili beharko dira, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea, elkarrekin bizi diren pertsona-taldeen kasuan izan ezik. Ondorioz, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da pilaketak izaten dituzten hiri-ingurune guztietan”.
- Eranskinaren 6. artikuluak osasun-protokoloetara jotzen du, eta, beraz, jankideen erregistroak indarrean jarraitzen du (Ostalaritzako protokoloaren azken eguneraketak, 21/09/20koak, eutsi egin dio, edukierei eta ordutegiei buruzko araudiarekiko kontraesanik eragin gabe. Ikusi https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/coronavirus_protocolos/es_def/adjuntos/Protocolo-actuacion-frente-al-coronavirus-para-la-Hosteleria.pdf).
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.