113/21 Zirkularra 2021eko urriaren 5a

113/21 Zirkularra 2021eko urriaren 5a

Bazkide agurgarria:

 

  1. Kontabilitatea eta fiskalitatea modu independentean daramaten autonomoak dituzten establezimenduen kasuistika antzeman dugu, eta, beraz, interesgarria iruditzen zaigu kolektiboari jakinaraztea pertsona fisikoen eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren eramatearen aldaketa, Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/10/04/I-766_eus.pdf?hash=0282c9675b25a29a5e61b06d9e4ee740).

 

Estekan aurkeztutako 1578/2021 Foru Aginduaren I. eranskinean dago aurkeztu beharreko erregistro eremuen deskribapena. II. eranskinak, berriz, R32 formularioa aldatzen du, bide telematikoz irudikatzeko.

 

  1. Atzoko BAOn, halaber, irailaren 24ko 1582/2021 Foru Agindua argitaratu zen, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuarena, Sozietateen gaineko Zergaren zergadunen eragiketa ekonomikoen erregistro liburua Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatea garatzen duten zehaztapen arauemaile eta teknikoak arautzen dituena, kontabilitate-mugimenduen kapitulua izan ezik (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/10/04/I-769_eus.pdf?hash=5eca8977c2f282b17a5f2b63710a87ec).

Aginduaren eranskinak erregistro-eremuak jasotzen ditu, baita gakoak eta dagozkion balioak ere.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.