111/21 Zirkularra 2021eko urriaren 1a

111/21 Zirkularra 2021eko urriaren 1a

Bazkide agurgarria:

Gaurko EHAAn argitaratzen da 2021eko irailaren 22ko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen baitira, energia-iturri berriztagarriak erabilita, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa ere, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105035e.pdf).

Deialdiaren xedea sei pizgarri-programa dira, eta horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:

 

  • Pizgarri-programa – Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
  • Pizgarri-programa – Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
  • Pizgarri-programa – Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Lehenengo bi kasuetan, pertsona fisikoak eta juridikoak izan daitezke onuradun; 6. itemean, berriz, «jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak» sar daitezke.

Laguntzen programa honi lotutako  espedienteen  tramitazio  guztiak (eskaerak,  errekerimenduak,  jakinarazpenak, uzenketak eta gainerako kudeaketak) baliabide elektronikoak erabiliz egingo dira, Tramitagune Eusko Jaurlaritzako  tramitazio  elektronikoa aplikatuz, Euskadi.eus  webgunean eta EEEren (www.eve.eus) webgunean eskuragarri dagoena, hori guztia, pertsona fisikoen kasuan 39/2015 Legearen 14.1 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe (pertsona fisikoek aurrez aurreko erregistroak erabili ahal izango dituzte).

Eskabide bakarra aurkeztu beharko da instalazio bakoitzeko. Eskabideak aurkeztu diren hurrenkera berean erantzungo dira, funtsak agortu arte. Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 11n hasiko da, indarraldia amaitu arte, eta hori 2023ko abenduaren 31n gertatuko da.

Subentzionatutako jarduketak 50.000 eurotik gorako kostu subentzionagarria izan beharko

du, emakida‐ebazpenaren arabera. Enpresa txikien kasuan, jardueraren % 65 arte lagunduko da diruz.

Gehienez hemezortzi hilabeteko epean laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik, laguntzen  azken  hartzaileek justifikatu  beharko  dute  laguntzaren  xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio