Bazkide agurgarria:
Irailaren 15ean argitaratu zen BOEn irailaren 14ko 17/2021 Errege Lege Dekretua, gas naturalaren prezioa igotzeak gasaren eta elektrizitatearen txikizkako merkatuetan duen eragina arintzeko premiazko neurriei buruzkoa.
Zirkularrak azken xedapenetako hirugarrenean baino ez ditu aipatzen «egungo COVID19 agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko estatu-mailako laguntza-neurriak. Argitzen da ezen, laguntzen xedeen artean, egindako kostu finkoen kontzeptuak barne hartzen dituela laguntza hauek edo beste batzuek estali ez dituzten kontabilitate-galerak. Finantza-egitura alde batera utzita, galerek enpresen ondare garbiaren murrizketa islatzen dute, eta, beraz, galera hauek konpentsatzeko laguntzen aplikazioa, sortutako obligazioak eta zorrak estali ondoren, koherentea da enpresa-kaudimena indartzeko helburuarekin, susperraldi ekonomikoa, inbertsioa eta enplegu-sorrera errazteko xedez.
Horrela, autonomoek eta enpresek zorra ordaintzeko eta hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei (finantzarioak eta ez-finantzarioak) ordainketak egiteko erabili ahal izango dute laguntza, bai eta sortutako kostu finkoak konpentsatzeko ere, kontabilitateko galerak barne, betiere 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu badira eta 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratuetatik badatoz, data horretan sartu baitzen indarrean 5/2021 Errege Lege Dekretua”.
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.