Bazkide agurgarria:
Atzoko EHAAn argitaratu zen lehendakariaren irailaren 17ko 38/2021 Dekretua, testu bakar batean bildu eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/09/2104795e.shtml). Dekretuak argitaratzen denetik izango ditu ondorioak.
Arauak mantendu egiten du maskaren erabilera eta 1,5 metroko gutxieneko distantzia. Hauek dira aldaketa nagusiak:
“1.– Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 03:00ak arte ezartzen da, hargatik eragotzi gabe bakoitzari dagokion ordutegira doitzea, goizago bada, hala agintzen duen ordutegi-arau arrunten bat badago. Irekitzeko ordutegia ohiko arauen araberakoa izango da.
2.– Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 75ekoa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Maskara etengabe erabili behar da. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. Garraiobideek berariazko araudian baimendutako edukiera osatu ahal izango dute.
3.– Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 1.500 pertsona bildu ahal izango dira barnealdeetan eta 1.800 pertsona kanpoan. (…)
4.– Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 75eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Barnealdeetan, zerbitzua gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, eta gehienez hamabikoa terrazetan. Maskara nahitaez erabili behar da, irensten denean izan ezik.
5.– Joko- eta apustu-establezimenduen barruko edukiera ehuneko 75ean ezartzen da. Ostalaritza- edo jatetxe-zerbitzua badute, sektore horretarako aurreikusitako baldintzak beteko dituzte.
6.– Txokoek eta elkarte gastronomikoek honako arauak beteko dituzte:
– Edukieraren ehuneko 75eko muga eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua dago xedatuta, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.
– Erabiltzaileak mahai bakoitzeko zortzi pertsona baino gehiago ez esertzeko moduan antolatu beharko dira.
(…)
8.– Diskotekek eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduek jarduerari berrekin ahal izango diote, honako arau hauen arabera:
– Aireztapen egokia eta konstantea mantentzea eta barrualdean edukiera-muga ehuneko 50ean jartzea erabaki da, eta barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago. Maskara nahitaez erabili beharko da, irensten den unean izan ezik.
– Mahai batetik bestera 1,5 metroko tartea utzi beharko da. Barrualdean, gehienez zortzi laguneko zerbitzua antolatu ahal izango da mahai edo mahai-talde bakoitzeko, eta hamabi lagunekoa terrazetan. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
(…)
10.– Euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan, publikoetan zein pribatuetan, egiten den jarduera gehienez ere 25 laguneko taldeetan eman ahal izango da.
(…)
12.– Barruko instalazioetako kirol-jarduera gehienez ere 16 pertsonako taldeetan antolatu ahal izango da. Gehieneko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantenduz. Horrez gain, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak oro har edo haren eremu espezifikoetan kirol-jarduera garatzeko ezartzen dituen gidalerroak eta gidak errespetatu beharko dira.
(…)”
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.