09.22 Zirkularra: Batuz

09.22 Zirkularra: Batuz

Bazkide agurgarria:

 Joan den abenduaren 30eko BAOn argitaratutako arau fiskal honen berri ematen dugu: Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 2231/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baita Batuz proiektuaren betebeharretatik salbuesteko baimena emateko prozedura arautzen duen abenduaren 14ko 2163/2020 Foru Agindua (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/12/30/I-1110_eus.pdf).

Gogora dezagun Batuz nahitaez erabiltzea 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu zela, eta PFEZn edo Sozietateen %15era arteko konpentsazioa ezarri zela 2022an edo 2023an Batuz ezartzen duten autonomo, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainentzat.

 Arau honen bidez, Batuzen salbuespenek indarra galduko dute, “salbu eta 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen honako hauek borondatez aplikatzen dituzten zergadunentzat: ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroen osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzen duen sistema informatikoa, bai eta eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren betetzea ere; emate-prestaziook eta liburua manu hauetan aipatzen dira”.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio