07.22 Zirkularra: Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza

07.22 Zirkularra: Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza

Bazkide agurgarria:

Joan den abenduaren 31ko EHAAn laguntza-deialdi hau argitaratu zen: EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2022rako dirulaguntza-deialdia, kontratazio-konpromisoa dakarten Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeentzako prestakuntza-ekintzak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106480e.shtml).

Deialdi honetan bildutako laguntzen onuradun honako hauek izan ahal izango dira:

  1. a) Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, lan-kontratuak egiteko konpromisoa dakarkien prestakuntza-ekintzak egiteko. (…) Prestakuntza egin ahal izango dute:

a.1.– Enpresek, baliabide propioekin: (…)

a.2.– Enpresek, langileak kontratatuta, helburu horretarako egokiak izanez gero”.

Diruz lagundu ahal izango dira “kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak, eranskineko espezialitateei buruzkoak. (…)

Dirulaguntza eskuratzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

1) Erakunde edo enpresa eskatzaileek egiaztatu beharko dute, dirulaguntza eskatu aurretik, kontratatu behar dituzten langintza eta profiletan izena emanda dauden langabeak ez direla aski.

Horretarako, informazio hori eskatu behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego egokian (LanF aplikazioan eskura dagoen ereduaren arabera). (…)

Izangai aski ez dagoela ulertuko da kontrata daitezkeen langabeen kopurua txikiagoa

2) Prestakuntza-ekintza amaitzen duten pertsonen % 50, gutxienez, kontratatzeko konpromisoa hartu behar dute enpresa edo erakundeek, eta kontratazio horiek ezaugarri hauek izan behar dituzte: (…)”

Programak prestakuntza-ekintzak finantzatzen ditu, kontratazio-konpromisoei lotuta. Baldintza horiek kontuan hartuta, litekeena da kontratazio horietarako prestakuntza-zentroen eskaintzak jasotzea eta konpromiso horiek sartzea.

Laguntza Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren prestakuntzarekin lotzen da, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko. Erebai “Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotuta ez dauden prestakuntza-ekintza kualifikatzaileak dira. Ekintza horiek honako behar hauei erantzutera eta/edo aurrea hartzera zuzenduta daude: produkzio-sistemaren kualifikazio-beharrak –bereziki sektore berritzaileenak eta/edo enplegu-aurreikuspen onenak dituztenak garatzera bideratutakoak– edo erregulazio espezifikoak dituzten produkzio-sektoreekin lotutako beharrak (lanbide-txartelak)”.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.