04/21 Zirkularra 2021ko urtarrilaren 11a

Bazkide agurgarria:

LABIren Aholku Batzordeak argi berdea eman dio egungo egoerari erantzuteko neurrien proposamen         honi

(https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/66088-labi-adapta-las- medidas-preventivas-ante-tendencia-ascendente-pandemia):

  1. Oro har,        honako        neurri       hauek mantentzea:

—Euskadiren itxiera perimetrala.

—Gehienez 6 pertsonako taldeak.

—Gaueko     mugigarritasuna     22:00etatik 06:00etara mugatzea.

—Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.

—Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

—Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.

  1. Prebentzio-neurri berriak hartzea:

—Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.

—150m2-tik gorako merkataritza- establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:

-Udalerriko        konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe. Osasun ebazpenaren arabera, horrek Zornotza, Lekeitio, Bermeo, Mundaka eta Ispaster udalerriei eragiten die.

  1. Neurri murriztaile hauen modulazioa

Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik: Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio- neurriekin.

Dekretu berri honen bidez hartzen ditugun prebentzio-neurriak, asteazken honetan, hilak 13, 00:00etan jarriko dena indarrean.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio